XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Beste komentu batzuei lez, karmendarrenari be su emon deutsoe eta bertako fraide bat il egin dabe.

Beste guztiak, euren artean Palau gaztea dala, bizirik urten eben.

Baiña urrengo egunean bizirik gelditu ziranak Barcelonako agintariak espetxean sartuko dabez.

Erretzaille eta iltzailleak kalean, eta fraideak espetxera!.

Olangoxea zan orduko agintari liberal askoren lotsarizko jokabidea!.

Azken baten, fraideak be kalean itxi dabez, baiña fraide jarraitzeko baimen barik.

Andik aurrera Palau gazteak komentutik kanpoan eroan bearko dau karmeldar fraideen bizitza.

Fraide izatea ez deutso berari iñork ez ezek kenduko.

Jaiot-etxea.